Ikastetxeek egindako eskariari erantzunez, ERDIZKA LAUETAN taldeak proposamen berezia egin nahi du. Izan ere, herrietako jaietan egiten dugun DANTZA-PLAZA moduko ekitaldia baina bereziki Ikastetxeetako umetxoentzat zuzendua, eta gainera klase ordutegian ere gauzatu ahal izateko.

Umeentzako DANTZA-PLAZA honek gure dantzekin umeek disfrutatzea du helburu. Hori dela eta, errepertorio egokia daukagu. Errepertorio hau dantza-jokuetan onarrituta dago. Eta hau guztia azalpen errezekin lagunduta.

Ikastetxeetan DANTZA-PLAZA hau gauzatzeko ez da beharrezkoa herrietako jaietan erabiltzen dugun azpiegitura edo montaia guztia erabiltzea. Izan ere, umeentzako DANTZA-PLAZA hauetara dantza-maisu bat eta bi musikari eramango ditugu. Horrela, musika egokia eta orekatua zuzenean erabili ahal dugu. Ekitaldiaren sonorizazioa dela eta, soinurako 2.500 w. eta mezkla-mahai aproposa erabiliko dugu. Laburbilduz, honelako ekitaldietarako beharrezkoa dena eta ez gehiago.

Egungo krisi garaia kontuan hartuz, Ikastetxeetarako DANTZA-PLAZA ekonomikoa eskaini nahi dugu.

Hala ere, DANTZA-PLAZA berezi hau arazorik gabe bideratzeko baldintza batzuk jarri behar ditugu. Umeen adinari dagokionez, ez da komenigarria umeek 8 urte baino gutxiago edukitzea. Kopurua dela eta, hobe ez batzea 50 ume baino gehiago. Ekitaldia gehien bat ordu ta erdi bat iraungo du. Dudarik gabe, maisu-maistren inplikazioak umeak parte hartzea bultzatuko du.

No hay publicaciones.
No hay publicaciones.